Denboraldia martxan da eta tradizioa denez Euskadiko Errepide Selekzioak Euskal Herriko lehenengo lasterketan parte hartu du, Essor Basquen. Bi asteburutan (otsailak 5-6 eta 11-13) banatutako bost egunetan hainbat txirrindularik aukera izan dute selekzioarekin Iparralden leihatzeko eta Frantziako tropel indartsuarekin haien indarrak neurtzeko. Azkeneko asteburu honetan hiru proba leihatu dira.
Eneko Iparragirre hautatzailea oso pozik agertu zen behin Essor Basque amaituta: “Bost etapen ondoren denetarik izan dugu, egun onak eta txarrak. Leihan ibiltzen saiatu gara, txirrindulariek erakutsi dute gai direla bertan -leihan- ibiltzeko eta denboraldian zehar egunotan erakutsi dituzten doaiak garatzeko gai izango dira seguru.”
