Euskal Selekzioak Munduko Kayak Surf Txapelketaren edizio berri bat jokatu du asteburu honetan Argentinako uretan, Mar de Platan. Bertan, 8. titulua lortu du, 7.a jarraian, aurreko edizioetan Bakion, Mundakan, Estatu Batuetan, Australian, Irlandan, Galizian, Ingalaterran eta Perun lortutako garaipenekin batera. Guztira, euskal espedizioak urrezko 11 domina, zilarrezko 9 eta brontzezko 6 lortu ditu 11 kategorietan:

  • Women long: 1. Ainhoa Tolosa, 2. Olatz Garmendia, 3. Aitana Urbieta.
  • Women short: 1. Olatz Garmendia, 2. Aitana Urbietam 3. Ainhoa Tolosa.
  • Grand master short: 1. Edu Etxeberria.
  • Junior long: 1. Dani Fernández, 2. Eki Otegi, 3. Aitor González.
  • Junior short: 1. Dani Fernández, 2. Eki Otegi, 3. Aitor González.
  • New age long: 1. Aiur Illarreta, 2. Jon Etxeberria, 3. Peru Barandiaran, 4. Aimar De la Fuente.
  • New age short: 1. Aiur Illarrera, 3. Peru Barandiaran, 4. Jon Etxeberria, 5. Aimar De la Fuente.
  • Open long: 1. Odei Etxeberria, 4. Peru Barandiaran.
  • Open short: 1. Aiur Illarrera, 2. Odei Etxeberria, 4. Jon Etxeberria.
  • Beternaoak short: 1. Luis Abando, 2. Txema Carreto.
  • Beteranoak long: 1. Luis Abando.

Espedizioa honako piraguistek osatu zuten: Luis Abando, Oeru Barandiaran, Txema Carreto, Aimar De la Fuente, Edu Etxeberria, Jon Etxeberria, Odei Etxeberria, Daniel Fernández, Olatz Garmendia, Aitor González, Aiur Illarreta, Eki Otegi, Autana Urbieta eta Ainhoa Tolosa.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad