EUSKAL PILOTAKO ENTRENATZAILE IKASTAROA I. MAILA

Ikastaroa Euskadiko Euskal Pilota Federazioak sustatu du, Euskal Kirol Federazioen Batasunaren laguntzarekin.
Sarbide-proba, bloke espezifikoa eta praktikaldia federazioak berak antolatu/eman/babesten ditu. Bloke komuna, berriz, hezkuntza-administrazioak baimendutako ikastetxe batek eman behar du, kasu honetan, Euskal Kirol Federazioen Batasunak.

Prestakuntzaren helburua: I. mailako ikastaroak kirol-hastapeneko etapan jardun nahi duten teknikariei zuzenduta daude. Maila honetan eskuratu beharreko gaitasun orokorrak honako hauek dira.

  • Kirol-hastapena dinamizatzea, irakastea eta zehaztea.
  • Kirolariak antolatzea, laguntzea eta babestea, maila horretako jardueretan, lehiaketetan eta ekitaldietan parte hartzen duten bitartean.

Ikastaroa 3 bloketan egituratzen da: bloke komuna, bloke espezifikoa eta praktikaldia.

Izena emateko lekua eta modua: 2024ko irailaren 13ra arte.

  • EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOA edo Astola auzoa 26. Abadiño (Bizkaia).
  • Tel: 946818108/Faxa: 946818471
  • Helbide elektronikoa: [email protected]

Animatu eta parte hartu!