Lucas Eguibar, Adur Etxezarreta eta Imanol Rojo dira Beijing 2022ko Neguko Joko Olinpikoetan lehiatzen diren euskal herritarrak. Snowboarda, eski alpinoa eta iraupen-eskia dira hiru euskal kirolariek parte hartzen duten diziplinak. “Domina olinpikoa kirolari baten bizitzako pasteleko gingila bezalakoa da, eta lortzea izugarria litzateke”, adierazi zuen Lucas Eguibarrek.
