Euskadiko Taekwondo Federazioko Tomasi Urizar Saratxoko kirolaria Hego Koreara joan da, selekzio nazionalarekin batera, aste honetan Chuncheon hirian izango diren Poomsae munduko txapelketetan domina bat lortzeko.

Tomasi Urizarrek, emakumezkoen Master 4 kategorian poomsae txapeldun nazional bikoitzak, brontzezko domina lortu zuen iaz Tallinen (Estonia) ospatu ziren Europako txapelketetan.

Lehiakidearekin batera, Euskadiko Federazioko teknikariak doaz, nazioarteko hitzordu garrantzitsuan laguntzeko eta animoak emateko.

Zorte on, Tomasi!