Euskal Mutilen U20 selekzioa Bratislava-ra bidaiatuko du Eslovakia-ren aurka jolasteko hurrengo uztailaren 3an.

Partiduak Uztailak 5ean 20:30etan eta 6ean 16:00etan jolastuko dira Bratislava bertako HANT ARENA-n. Itzulera uztailak 7an egingo dute.

Bere prestakuntzaren parte, Beasaingo Antzizar Kiroldegian egiten ari dira, atzo ekainak 27an lehenengo entrenamendua eginez, arratsaldeko 18:00etan, gaur ekainak 28an, 12:30etan, eta uztailak 1ean 18:00etan.

Hortaz aparte, atzo izan zen ekitaldi honen aurkezpena Beasaingo Udaletxean, Gorka Iturriaga (Eusko Jaurlaritzako Kirol eta Jarduera fisikoaren zuzendaria), Joxemari Arrospide (BKL klubeko zuzendaria), Leire Artola (Beasaingo alkatea), Mikel Odriozola (u20-ko hautatzailea), Angel Gurrutxaga (Euskal Kirol Federazioen Batasuneko zuzendaria) eta Luis Maria Sautu-rekin (Euskal Saskibaloi Federazioko zuzendaria).

Prentsaurreko honetan, hizlariek maila haundiko saskibaloia ikusteko aukera ederra dela azpimarratu dute. Bestalde, bai hautatzaileak eta baita zuzendari guztiek ere, eskerrak eman dizkiete Beasaingo Udalari eta BKL klubari momentu oro eskeinitako erraztasun guziengatik.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad