Lizentziei, txartel digitalari eta jakinarazpenei buruzko informazio guztia eskura izango duzu.

EMF-FVMk jauzi bat egin nahi du bere federatu, klub eta zaleekiko kudeaketa eta komunikazioa errazteko, eta horretarako gailu mugikorretarako APP bat garatu du. Beste federazio batzuekin (FAM, FEDME, FEEC, etab.) lan egin duen Playoff Informatika enpresak garatu du. Aplikazio honen bidez, federatuek beren lizentziarekin lotutako informazioa kontsultatu, federatu-txartela formatu digitalean eskuratu, jakinarazpenak jaso, eta informazio garrantzitsua (EMF-FVM, Lurraldekoa, Klub.) eskuratu ahal izatea lortu nahi da. Doako APPa deskargatu nahi dutenek, App Storera jo behar dute eta “Euskal Mendizale” izena duen APPa bilatu. Deskargatzean, erabiltzaile-izena federatuaren NANa izango da, eta pasahitza lehen aldi horretan app-aren bidez eskatuta ezarri behar da.

Garrantzitsua da egiaztatzea federatuak EMFren datu-basean duen helbide elektronikoa eta aplikazioan emandakoa bat datozela. Federatutako pertsonek ezin izango dute pasahitza jaso, baldin eta helbide elektroniko generikoak (klubekoak), zaharkituak edo fitxari lotutako e-postarik ez badute. Hori zuzentzeko, egin kontsulta federazioan. Oraingoz, federazioen altak orain arte bezala kluben bidez egiten jarraituko dira, istripuen parteak bezala. EMF-FVMtik iragarri nahi dugu 2023an APP bidez karnet fisikoa eta karnet digitala batera egongo direla, baina 2024an nahi duenak une horretatik aurrera karnet fisikoa ez jasotzeko aukera izango du.

Google Play Store (Android) eta App Store (iOS Apple)-etik ‘Euskal Mendizale’ app-a deskargatzeko estekak:

https://play.google.com/store/apps/details?id=com.playoffinformatica.fvm

https://apps.apple.com/us/app/euskal-mendizale-federazioa/id6444310807?platform=iphone

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad