Larunbat honetan San Cosmeko VII. Igoera ospatuko da Zallan, Euskal Mendi Txapelketako proba. Egiaztapenak 9:00etatik 12:00etara dira, eta irteera 14: 00etan. Joseba Iraola izango da probako erakargarrietako bat. Balmasedakoa Europako probetara itzuliko da abuztuaren 18tik 20ra Suitzan.