Irun izango da errugbiko Euskal Ligetako maila guztietako finalen egoitza maiatzaren 20an Elorrioren lekukoa hartuz, iaz eredu honetako ekitaldia jaso zuena, arrakasta handiarekin. Txingudi Rugby Kluba eta Euskadiko Errugby Federazioa antolatzaile lanetan izango direla, euskal errugbia kirol hau Euskadin posible izan dadin diharduten estamentu guztiak omentzeko ereduan bilduko da berriz ere.

Xehetasunak ixteko behin betiko zehaztu gabe, Txingudi Rugby Klubak jardunaldiaren diseinuan dabil jada; goizean, sub 16 mistoa eta gizonezkoen sub 18 mailetako finalak jokatuko dira, eta, arratsaldean, gizonezkoen eta emakumezkoen senior mailenak. Era berean, errugbi barneratzailearen finalak ere jokatuko dira, goiz eta arratsaldez.

Txingudi Rugby Klubak jaiegun bat antolatu nahi du final hauen inguruan, animazioa, musika, zozketak, taberna eta abar izango dituena eta, itxiera moduan, euskal errugbiaren gala ospatuko da, non talde, jokalari eta epaileei aitortzak eta sariak emango zaizkien.