2021-22 denboraldiko lehen titulua Santurtziko EBIn jokatuko da aurreko fasean sailkatzen diren lau taldeekin. EBA Ligan parte hartzen duten zazpi euskal taldeetatik sei aurtengo Euskal Kopan egongo dira: Mondragon Unibertsitatea, Easo Bodegas Muga, Ulacia Zarautz, Leioa SBT, 5+11 Fundazioa eta C.B. Santurtzi.

EBA kategoriako Euskal Kopa bi fasetan egingo da. Lehenbizikoan, parte hartzen duten sei taldeek, zozketaz bi taldetan banatuta, triangeluar baten bidez jokatuko dute aurreko fasea. Lehen bi sailkatuek lauko finala jokatuko dute Santurtziko IMDn, irailaren 11n eta 12an. Santurtzi, egungo txapelduna, eta Euskadiko Saskibaloi Federazioa dira antolatzaileak.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad