Surne Bilbao Basketek eta Cazoo Baskoniak ACB 2022 Euskal Kopa jokatuko dute irailaren 21ean, 19:30ean, Urreta kiroldegian (Galdakao). Aurkezpenean izan ziren Iñigo Hernando eta Amets Iturbe, Galdakaoko Kiroletako alkate eta zinegotzia, Gorka Paternina, Ibaizabal CBko lehendakaria, eta Luis Mari Sautu, Euskal Federazioko lehendakaria. Gainera, Luis Maria Querejeta, 5+11 Fundazioko lehendakaria, eta Rafa Pueyo, Surne Bilbao Basketeko kirol-zuzendaria, izan ziren.
