Euskadiko Borroka Federazioko zenbait kirolari Espainiako txapeldun geratu direnez, urriaren 14tik aurrera Pontevedran egingo den Borroka Libre eta Grekoerromatarreko Munduko Txapelketarako deitu dituzte. Hemen parte hartuko du, hilaren 18an, Sub-23 kategorian, 60 kilo borrokan Grecorromana, Aser Ebro (Barakaldoko Club de Lucha Munoa).

Grappling eta Grappling GIko Munduko Sub-20 eta Senior Txapelketa ere egingo dira. Naiomi Matthewsek 53 kilotan hartuko du parte. Matthews munduko txapelduna da bere kategorian, Grappling eta Grappling GI modalitateetan. Bestalde, Rocío Almeida 58 kiloko kategorian egongo da. Espainiako egungo txapelduna da Grappling eta Grappling GI modalitateetan.

Gainera, Ander Sánchez seniorra lehiatuko da, 62 kiloko kategorian, Grappling GI, modalitate eta pisu horretako Espainiako txapelduna baita. Sub-20 kategorian Alba Rodríguez egongo da, Irungo Grace Barra klubeko kirolaria 58 kiloko pisuan, eta Grappling eta Grappling GI modalitateetako Espainiako txapelduna.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad