Euskal Kirol Federazioen Batasuna larunbata honetan, maiatzak 29, hasi da ekimen berezi batean, euskal kiroleko ekitaldiak zuzenean streaming bidez emanez (Euskalkirola TB). Emakumezkoen Euskal Ligako Anaitasuna-Athletic C futbol-partida izan da lehen ekitaldia.

EKTB zure gailu guztietatik sar daiteke. Urtean 400 kirol-ekitaldi baino gehiago eskainiko dira. Eta nahi adina aldiz ikusiko dituzu. Erregistratu besterik ez duzu egin behar. Doan da!

Anima zaitez eta ezagutu www.euskalkirolatv.eus