Joan den apirilean, Euskal Kirol Federazioen Batasunak aurrerapauso handia eman zuen euskal kirolak digitalizatzeko, ATM Mediarekin hitzarmena sinatuta. Enpresa hori kirol-ekitaldiak transmititzeko zerbitzuetan espezializatuta dago. Horretarako, adimen artifizialeko soluzioez baliatzen da, merkatuan aitzindari den Pixellot teknologiarekin. EKFBren helburua argia zen: Euskadiko kirol federatu amateurraren ikus-entzunezko edukia aldatzen hastea.

EKFBren eta Zumarragako Udalaren artean sinatutako hitzarmenari esker, Argixaoko futbol-zelaia izango da horrelako kamera adimendunak izango dituen lehena. Zumarragako Udalak hasieratik bere laguntza eskaini dio proiektu berritzaile honi, eta, aldi berean, erraztasun guztiak eman ditu Euskadin aitzindari den instalazio hori abian jartzeko.

Sistema iraultzaile horren lehen emisio-probak ekainaren 18an izango dira, larunbatean. Hala, Euskadiko kirol-emankizunetako adimen artifizialaren aroa abiatuko da.

Emisio-proba pilotu hori Urola KE-ren 50. urteurreneko festak aprobetxatuz egingo da. Horretarako, zuzenean emango dira ospakizun horietan jokatuko diren partidak. Goizeko hamarretatik aurrera, Urolako eta Iintxako beteranoen duelua. Eta 11:30etik aurrera, emakumezkoen triangeluarra: Gipuzkoa eta Bizkaiko kadete mailako selekzioak Urola ke-ren kadete taldearen aurka.

Emanaldi horiek zuzenean ikus daitezke Euskal Kirola Telebistaren bidez: www.euskalkirolatb.eus

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad