Karateko Euskal Selekzioak emaitza onak izan zituen Veneziako Youth Leaguen. Zilarrezko bi domina lortu zituen. Mireia Vizuete bigarrena izan zen kumite juniorren (45 kilo baino gutxiago). Naia Bilbaok ere bigarren postua lortu zuen emakumezko juniorren katan.
Txapelketa honetan Adrián Ocio (kumite) eta Ander Rodríguez (kata) ere izan ziren. Munduko zirkuituaren proba izan zen, World Karate Federation-ek antolatua.
