Euskal Herriko Karate Federazioak goi-mailako probetan ordezkariak izaten jarraitzen du. Alba Pinilla eta Álex Ortíz de Zárate Mediterraneoko Jokoetan lehiatuko dira. Alba Pinilla 50 kilotik beherako kumitean egongo da, eta Álex Ortiz de Zárate, 60 kilotik beherako kumitean. Oranen (Aljeria) da proba.
