Euskal Kirol Federazio askok lokal berriak dituzte Anoetan. Inaugurazioa datorren ostiralean, urtarrilak 28, izango da, 10:00etan, eta bertan izango dira agintariak eta federazioetako ordezkariak.

Hauek dira Anoetan dauden federazioak: urpeko jarduerak, xakea, automobilismoa, bedmintona, eskubaloia, beisbola eta sofbola, ehiza, txirrindularitza, judoa, mendia, motoziklismoa, arrantza eta castinga, piraguismoa, arraunketa, errugbia, triatloia eta bela.