Larunbat honetan, 11:30etik aurrera, Getxoko Real Club Jolasetan, “Memorial José Mª Castellanos padre e hijo” Euskadiko Txapelketa Absolutuaren finalak jokatuko dira. Luis Diego Chavez (1) – Pablo Riva (5) eta Jorge Mendieta – Mikel López (2) – dira gizonezkoen koadroko finalerdiak. Emakumezkoen koadroan, Berta Gutierrezek (1) Sofía López-Linaresen aurka jokatuko du eta Inés Lezamizek (3) Nadine Arbaizarren aurka (2).
Gainera, 15:00etatik aurrera, binakako mistoen modalitatean 17 bikotek hartuko dute parte. Eta igandean, 9:30etik aurrera, emakumezkoen bi-bitakoak (9 bikote) eta gizonezkoak (24 bikote) izango dira titulua irabazteko lehian arituko direnak.
