Datorren igandean, maiatzak 19, Euskadiko Trainerilla Txapelketa ospatuko da Ondarroan, Euskadiko Arraun Federazioak antolatuta, Ondarroa Arraun Elkartearen laguntzarekin.
Froga 10:30ean hasiko da eta kadete (1.750m), jubenil (3.500m) eta absolutu (3.500m) kategoriako lehiak hartuko ditu.
Izen-ematea osteguneko, maiatzak 16ko, 23:59ak arte egin ahalko da www.arrauna.net helbudean
