Joan den larunbatean, abenduaren 16an, Euskadiko Tenis Federazioak Euskal Tenisaren Gala ospatu zuen Bilbon. Bertan, 2023ko Euskadiko txapeldunei eta txapeldunordeei sariak eta opari-sortak banatu zitzaizkien, bai banaka bai klubetako taldeka, baita VascoNavarroRiojanoCántabro 2021-2022-2023 taldekoei ere.
Era berean, Real Club de Tenis de San Sebastián, Real Club Jolaseta eta Peña Vitoriana Tenis Clubari aitorpen berezia egin zitzaien.
