Datorren igandean, urtarrilak 22, arratsaldez, Euskadiko Taekwondo Federazioak helduentzako Euskadiko Teknika eta Poomsae Txapelketa antolatu du Miribillako Bizkaia Frontoian, Bilbon. Txapelketa ofizialean 50 kirolari baino gehiago egongo dira kategoria hauetan: juniorra, seniorra, masterra, bikoteak eta hirukoteak. Aurten Benidormen (Alacant) egingo diren txapelketa nazionaletan parte hartuko dute.
Igandean, hilak 29, hasiko dira prestakuntza entrenamenduak Gurutzetan (Barakaldo). Federazioko Teknika eta Poomsae Departamentuko teknikariek Euskadiko ordezkariak hautatuko dituzte otsailaren 18an Alacanten podiumaren alde borrokatuko direnak.
