Larunbat honetan, abenduaren 17an, goizeko jardunaldian, Bilboko Bizkaia pilotalekuan Euskadiko Taekwondo Txapelketa jokatuko da, senior kategorian. Euskal Federazioak antolatzen du, eta berrogeita hamar kirolari baino gehiagok hartuko dute parte, podiumean plaza bat lortzeko borrokatuko direnak.
Txapelketa ofizial honetan gure lehiakideek kirol olinpiko honetan duten ahalmen bikaina ikusi ahal izango da. Euskal Federazioko teknikariek koordinatuko dituzte doministak, eta hortik aterako da otsaileko nazionaletan Euskadi ordezkatuko duen taldea.
