Datorren larunbatean, otsailak 25, goizean, Taekwondoko gizonezkoen eta emakumezkoen Junior Txapelketa ospatuko da Bilboko Bizkaia Frontoian. Euskal klub desberdinetatik etorritako hirurogei kirolari inguruk hartuko dute parte. Egutegiko txapelketa ofizial hau Euskadiko Taekwondo Federazioak antolatuko du. Dominadun guztien artean, Federazioko teknikariek Euskadiko ordezkariak hautatuko dituzte Cartagenako maiatzeko Txapelketa Nazionaletarako.

Gainera, Euskadiko Taekwondo Federazioko ordezkaritza batek Teknika eta Poomsae Txapelketa Nazionalean parte hartu zuen. La Nucian (Alacant), txapelketa bikaina egin zuten pisu ezberdinetan maila altuarekin.