Euskadiko Taekwondo Federazioaren ordezkaritzak hiru domina lortu ditu, horietatik bi urrezkoak, irailaren 14an, larunbata, Torreviejako Kirol Pabiloian (Alacant) ospatu ziren 21 urtez azpiko Estatu mailako txapelketetan, non mila bat lehiakideek parte hartu zuten.
Euskal taldeak urrezko bi domina eta brontzezko bat lortu zituen, Ane Vallo (-73 kilo), Ivan Mediavilla (+87 kilo) eta Izarbe Cimadevillaren (-53 kilo) saio bikainari esker. Lehenengo biek urrezko domina bana jaso zuten euren kategorietan, eta azkena, brontzezko domina.
Nabarmentzekoak ziren ere honako hauen saioak: Javier Requejo (-54 kilo) eta Ander Gil (+87 kilo), laugarren postua lortu zutenak haien kategorietan; baita Nerea Carreño (-57 kilo), Cristina Rubio (+73 kilo) eta Iñigo Aretxabala (-63 kilo) ere, sailkapen nagusiko bosgarren postuan amaitu zirenak.
Eskola Adineko kategorian (CESA), berriz, laugarren izan ziren Markel Unda (-57 kilo) eta Irati Robador (-47 kilo).
