Larunbat honetan, abenduaren 18an, Bilboko Bizkaia pilotalekuan eta goizeko jardunaldian, Euskadiko Taekwondo Txapelketa egingo da, Euskadiko Federazioak antolatuta.
Txapelketan 50 kirolarik baino gehiagok hartuko dute parte, besteak beste, duela egun batzuk Benidormen Kluben arteko Espainiako azken Txapelketetako doministek.
Kirolariek podiumeko gorenera igo nahi dute urrezko domina lortzeko. 2022. urtean Euskadiko Selekzio Absolutua duten txapelketa nazionaletan parte hartzeko aukera izanen dute. Txapelketa 09:30ean hasiko da.
