Bizkaiko lehiakideak izan ziren nagusi Senior kategoriako Taekwondo Txapelketan, abenduaren 18an, larunbatean, Bilboko Miribillako Bizkaia Frontoian. Taekwondoko Euskal Federazioak antolatutako eta Euskalkirola TBk emandako txapelketa ofizialean, neska-mutilen artean berrogeita hamar bat lehiakidek parte hartu zuten.
Hemendik aurrera, Federazioko Batzorde Teknikoak Euskadiko taldearen ordezkariak hautatuko ditu urtarrileko Murtziako txapelketa nazionalerako.
