Denboraldia martxan da Euskal Herrian. Larunbat eta igande honetan (otsailak 5-6) leihatu dira Essor Basqueko lehenengo bi lasterketak eta Euskadiko Selekzioak protagonista izatea lortu du bi egunetan.

Eneko Iparragirre hautatzailearen hitzetan: “Lehenengo eguna txirrindulariek bikain egin zuten. Lasterketa uste genuena baino lasaiago joan zen, tropela hautsi gabe. Gure txirrindulariak oso adi ibili ziren uneoro, erasoaldi guztiei erantzuten. Eskatu genien tokian egotea lortu zuten. Sprintean antolatzea eta muturra sartzea lortu zuten eta horri esker Haimar Etxeberriak laugarren postu bikaina eskuratu zuen”.

“Bigarren egunean aldiz gauzak ez ziren nahi bezain ondo atera. Larunbatean ez bezala hasiera oso azkarra izan zen, kontrolatzeko zaila. Gu saiatu ginen erasoak jotzen eta ihesaldiak sortzen. Bagenekien ihesaldiak aukerak zituela eta hasierako kilometroetan txirrindulariak oso aktibo egon dira, korte bakoitzean txirrindulari bat edo bi izan ditugu. Alex Diazek eguneko ihesaldia harrapatzea lortu du. Baina behin tropelak Alex berriro harrapatu duenean eta tropela zatitu denean ez gara adi egon eta lasterketa joan zaigu”.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad