Euskadiko Atletismo Federazioak Pista Estaliko Euskadiko Txapelketa Absolutua antolatuko du Donostian, 2022ko otsailaren 5ean eta 6an. 2022 denboraldiko EUSKAL lizentzia duten atleta guztiek parte hartu ahal izango dute, baldin eta izena emateko ezarritako azken egunean isunik ez badago titularraren gainean.

Euskal Autonomia Erkidegokoak ez diren atletek parte har dezakete, baldin eta Eusko Jaurlaritzak baimena ematen badu.