Martxoaren 30ean Eusko Legebiltzarrak Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Legea onartu zuen. Arau berri honek islatu egingo ditu urte hauetan guztietan jarduera fisikoak eta kirolak izan dituzten aldaketak, eta haien oraingo erronkei eta premiei erantzun die.
Honako hauek dira Lege berriaren helburu nagusiak:
- Jarduera fisikoa eta kirola sustatzea.
- kirol inklusiboago bat lortzea.
- Gobernantza onaren ereduak barneratzea.
- Desberdintasunak errotik erauztea.
- Emakumezko kirola sustatzea.
- Kirol-erakundeetan organo paritarioak edukitzea.
- Obesitatearen eta sedentarismoaren aurkako borroka.
- Bizi-ohitura osasungarriak sortzeko zereginean administrazio publikoek betetzen duten rola argitzea.
- Kirol federatuaren egiturei dimentsio berri bat ematea eta haiek arrazionalizatzea.
