Asteburu honetan Euskadiko izotz gaineko patinaje txapelketa ospatuko da Gasteizen. Arabako hiriburuko BAKHn modalitate eder honetako lehiaketa garrantzitsu bat egingo da. Gainera, Gasteizko Open hau, hainbat kategoriatan, Liga Nazionalerako proba puntuagarria da. Neguko Kirolen Euskal Federazioak antolatzen du.