Asteburu honetan, Euskadiko grappling selekzioak parte hartu du Gran Canarian ospatutako Espainiako Grappling Txapelketan, eta emaitza oso onak lortu ditu. Euskal ordezkaritza 28 kirolarik osatu dute, lau entrenatzailerekin batera, baita delegatua eta presidentea ere.
Grappling (No-Gi) modalitateko emaitzak
U15 mailan, Jakes Royo Espainiako txapeldun izan da -47 kg kategorian, eta Unai Bueno zilarrezko domina lortu du pisu berean. David Aghajanyanek brontzea eskuratu du -73 kg kategorian.
U17 mailan, Unai Montoyak brontzezko domina lortu du -69 kg-n.
U20 mailan, June Cañamerok zilarra eskuratu du -58 kg kategorian.
Senior mailan, Alejandro Cadenak zilarra lortu du -58 kg-n, eta Luis Fernandok ere zilarrezko domina eskuratu du -84 kg-n. Bestalde, Alicia Fabiolak eta Jaime Cariñenak brontzea lortu dute -71 kg kategorian.
Beteranoetan, emaitzak bikainak izan dira: Imanol Navarro txapeldun izan da -62 kg-n, Jaime Cariñenak urrea eskuratu du -71 kg-n eta Yildirim Akin txapeldun izan da -130 kg kategorian.
Grappling Gi modalitateko emaitzak
Grappling Gi modalitatean ere hainbat domina eskuratu ditu Euskadiko selekzioak.
U15 mailan, Jakes Royok beste urrezko domina bat lortu du -47 kg-n. Haitz Irusta zilarra izan da pisu berean, eta Unai Bueno brontzea. David Aghajanyanek berriro ere brontzea eskuratu du -73 kg kategorian.
U20 mailan, Akram Maghfourrek brontzea lortu du -77 kg-n, eta June Cañamerok brontzea -58 kg kategorian.
Senior mailan, Alejandro Cadenak zilarra lortu du -58 kg-n, eta Alicia Fabiolak ere zilarrezko domina eskuratu du -71 kg kategorian.
Beteranoetan, Yildirim Akin txapeldun izan da -130 kg kategorian.
Gran Canariako txapelketak berriro erakutsi du Euskadiko grapplingaren maila altua, bai harrobian bai goi mailako kirolarien artean.


