2024rako, zehazki apirilaren 27ko eta 28ko astebururako, aurreikusita dago Euskadiko eta Nafarroako Mendi Federazioen mendeurrenaren ospakizunen ekitaldi nagusietako bat egitea: 100 urte/100 mendi ´. Ekimenak Euskal Herriko mendi kluben laguntza eskatzen du. 1914-2024 Urteurrenaen Batzordeak 100 mendi aukeratu ditu 2024ko apirilaren azken astuburuan igotzeko. Aukeren artean gure lurraldeko mendi altuenak daude, eta Euskal Herriko klubek babestuko dituzte gure geografiako tontor hautatuak. Momentuz 40 dira jasotako eskakizunak, eta beste 60 geratzen dira babestuak izateko.

Hainbat klubek gailur bera babesteko aukera dago, eta klub bakar batek hainbat gailur babesteko ere aukera dago. Ekimen hau EMFren eta NMFren urteurrenaren ekintza nagusietako bat da. 1924han bi federazioak era bateratuan sortu ziren, eta 80 urte batera egon ondoren, orain dela 20 urte banatzeko behartuak izan ziren. Ekimen honetan parte hartu nahi duten klubek hurrengo helbidean izena eman dezakete: [email protected].

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad