Euskadiko Iraupen Txapelketa, martxoan Sevillan ospatuko den Espainaiko Txapelketaren aurretikoa, Irunen ospatuko da datorren igandean. Lehiaketa 9.30etan hasiko da eta irteera ezberdinak egingo dira kategoria ezberdinen arabera. Lehiaketa esklusiboki K-1 eta C-1 ontzientzat erreserbatuta dago, gizonezkoen zein emakumezkoen kategorietan.
Ibilbidea 5 kilometrokoa da eta S. D. Santiagotarrak instalazioen ingurunean gauzatuko da. Partaideek proba horretarako prestatutako zirkuituan hainbat bira egingo dituztenez, ikuskizuna bermatuta dago. Euskadiko klub ezberdinetako 100 piraguista ingururen partaidetza espero da; tituluaren aldeko norgehiagokan faboritoak dira hasiera batean Zumaiako Itxas Gain, Donosti Kayak eta S. D. Santiagotarrak klub anfitrioia.
Eguraldiak laguntzea espero da, zeren aurreko asteburuan eta baldintza klimatologikoen eraginez, Zumaian ospatzekoa zen Gipuzkoako Txapelketa atzeratu behar izan zen, horrela, lehiaketa honetan ere titulu probintziala erabakiko da.
