Asteburu honetan hasi dira errendimenduko haur mailako Euskadiko Eskolarteko Jokoak. Haur mailako 6 taldek, lurralde bakoitzeko bik, 5 jardunaldi jokatuko dituzte Liga formatuan, Espainiako Txapelketara joango diren gizonezkoen eta emakumezkoen taldeak ezagutzeko. Ekainaren 4tik 10era egingo da Badajozen (mutilak) eta Pontevedran (neskak).

Gizonezkoetan zein emakumezkoetan, eskolarteko Jokoetako txapelduna eta txapeldunordea izango dira Espainiako Txapelketara Euskadiren ordezkari gisa joango direnak. Hurrengo jardunaldiak maiatzaren 20, 21, 27 eta 28an izango dira. Urretxun eta Legazpin jokatuko dira partidak.