JESUS CARBAJALES eta IBONE PEREA kirolariek osatutako Master 2 bikote kategoriako bikoteak Zilarrezko Domina lortu du azaroaren 8an Sevillan ospatutako Espainiako Hapkido Txapelketan.

Bi kirolariek bigarren postuarekin konformatu behar izan dute, bi urtez jarraian Espainiako txapeldun izan ostean.

Horiekin batera, Iñigo Montes Euskadiko Federazioko maisu eta entrenatzaileak parte hartu du txapelketan epaile epaile gisa.

Zorionak bi txapeldun handi hauei!

EUSKADIKO TAEKWONDO FEDERAZIOA