Datorren uztailaren 1ean Junior mailako Espainiako Txapelketetan parte hartuko duen Euskadiko Taekwondo Federazioaren ordezkaritza 25 lagunek osatzen dute, kirolari, teknikari eta epaileen artean. Zaragozako CDM Siglo XXI Kirol Zentroan ospatuko den txapelketa ofizialean hirurehun lehiakide baino gehiago izango dira. Euskadik iazko bi dominak hobetzea izango du helburu.
Probako dominadun guztien artean, Batzorde Tekniko Nazionalak gizonezkoen eta emakumezkoen taldea prestatuko du, abuztuan Tallinen (Estonia) Europako junior txapelketetan parte hartuko duena.
