Euskadiko grappling-selekzioa (borroka) Sevillara joango da asteburu honetan, Espainiako Txapelketa jokatzera. Euskadiko ordezkaritza 34 kirolarik osatuko dute: kadeteak, juniorrak, seniorrak eta beteranoak. Jakina, Naiomi Matthews da talde horretako burua, munduko txapeldun bikoitza, eta berriro ere Espainiako txapelduna izateko asmoa du.

“Euskadirentzat emaitza onak lortzea espero dugu, eta, bereziki, kirolari guztiek txapelketaz gozatzea”, dio Lorenzo Templadok, Euskadiko Borroka eta Sanbo Federazioko lehendakariak. Proba Sevillako Kirol Jauregian egingo da.