Otsailaren 21ean, larunbata, Sevillako San Pablo Kiroldegian, Espainiako Poomsae Txapelketa (heldua, Freestyle eta taekwondo egokitua) izango da. Euskadiko Federazioaren ordezkaritza handi batek hartuko du parte, hogeita bost pertsonarekin, kirolari, teknikari eta epaileen artean.

Euskal lehiakideen maila gero eta altuagoa da, aurreko edizioan banaka, bikoteka eta taldeka lortutako dominek erakusten duten bezala. Azpimarratzekoa da Europako Tallinen (Estonia) Tomasi Urizar de Saratxo kirolariak lortutako brontzezko domina.

Euskal lehiakideek podiumean tokia bilatuko dute hainbat kategoriatan, bai gizonezkoetan, bai emakumezkoetan, poomsae eta freestyle kategorietan. Nabarmentzekoa da euskal kirolari batek lehen aldiz parte hartu duela parataekwondon, urtetik urtera gero eta parte-hartze handiagoa duen modalitate ikusgarrian.

EUSKADIKO TAEKWONDO FEDERAZIOA