Espainiako Borroka eta Teknika Kluben Txapelketa da egutegi nazionaleko ekitaldirik garrantzitsuena. Han izango da Euskadi, eta abenduaren 3tik 6ra 4.000 kirolari baino gehiago bilduko ditu Alacanteko Teknifikazio Zentroan. Berrogeita hamar euskal kirolari baino gehiagok hartuko dute parte ekitaldian, lehiatzaile, teknikari eta arbitroen artean. Taekwondoko Euskadiko Federazioan afiliatutako hainbat klubetatik etorriak dira.
