Jesus Carbajales eta Ibone Perea kirolariek osatutako Master 2 kategoriako bikoteak Urrezko Domina lortu du bigarren urtez jarraian joan den azaroaren 9an Sevillan ospatutako Espainiako Hapkido Txapelketan.

Merezitako saria bi kirolari hauen ahaleginari eta kemenari esker, Federazio honetako kirolari guztiekin partekatu nahi izan dutena: “Ez da gure garaipena… guztiona da”.

Bestalde, Iñigo Montes euskal hautatzaile, entrenatzaile eta epaileak Euskal Federazioaren ordezkari gisa parte hartu zuen Andaluziako hirian egin zen Hapkidoko Nazioarteko Mintegian.