Emakumezkoen eta gizonezkoen Teknika eta Poomsae euskal selekzioak taekwondoko Open Ciudad de Avilesen zortzigarren edizioan parte hartu zuen. Eta urrezko lau domina lortu zituen, zilarrezko bost eta brontzezko zortzi.
Euskal taldeak txapelketa bikaina egin zuen eta haur mailan ere hirugarren postua lortu zuen. Era berean, Ariane Martinez kirolaria nabarmendu zen (urrea Senior 1ean), txapelketako emakumezko kirolari onenaren saria jaso zuena. Lurralde ezberdinetako klubetako 400 kirolarik hartu zuten parte.
