Euskadiko emakumezkoen selekzioa txapeldunorde izan zen Toulongo zazpiko errugbi torneoan. Neskak 5-29 galtzen hasi ziren Tunisiaren aurka. Ondoren, ordea, 0-47 irabazi zuten Montpellierren aurka eta lehen egunean garaipena lortu zuten Marseillaren aurka 45-0.
Torneoko bigarren jardunaldian, Toulonen aurkako partida jokatu zuten, 22-7 irabaziz eta Tunisiaren aurkako finalerako sailkatuz. Neskek txapeldunorde bukatu zuten partida 15-5eko markagailuarekin amaitu ondoren.
