Euskadiko Taekwondo Federazioko talde batek, berrogeita hamar kirolari baino gehiagok osatua (gizonezko eta emakumezko lehiakideak, teknikariak eta arbitroak), Eskolarteko eta 21 urtez azpiko Txapelketa Nazionaletan parte hartuko du maiatzaren 20an eta 21ean. Cartagenako (Murtzia) Pabiloi Nagusian egingo dira.
Bi txapelketa ofizialak Espainiako Taekwondo Errege Federazioak antolatu ditu, eta lurralde guztietako 600 kirolarik hartuko dute parte. Irailean kadete mailako Munduko Txapelketara eta 21 urtez azpiko Europako Txapelketara joango den taldean tokia bilatuko dute.
