Jesus Carbajales eta Ibone Perea kirolariek osatutako Master 2 mailako bikoteak urrezko domina lortu zuen Espainiako Hapkido Txapelketetan, Sevillako San Pablo Kirol Jauregian. Iñigo Montes euskal teknikari eta arbitroak Hapkido Saileko maisuek emandako Hapkidoko 2. Kongresu Nazionalean parte hartu zuen.

Euskadi, Andaluzia, Katalunia, Galizia, Gaztela-Leon, Kanariak, Extremadura, Madril eta Valentziako Erkidegoko 70 teknikari baino gehiagok parte hartu zuten.