Datorren asteburuan Jaenen egingo den Espainiako Junior kategoriako Txapelketan parte hartuko du Taekwondoko Euskal Federazioak. Taldea 30 pertsonak osatzen dute, kirolari, teknikari eta arbitroen artean. Taekwondoko Espainiako Errege Federazioak antolatutako txapelketa ofizial honetan, 17 lurraldeetako neska-mutilen artean hirurehun kirolari baino gehiago lehiatuko dira.

Batzorde Tekniko Nazionalak abuztuan Bulgariako Munduko Txapelketara joango den taldea egiteko balioko du. Euskal taldea lau edo bost selekzio onenen artean kokatzen saiatuko da, eta aurreko edizioan lortutako lau dominak gainditzen.