Euskadiko selekzioak Europako padel-txapelketa batean hartuko du parte. Bilbon jokatuko da, urriaren 4tik 9ra, eta hamalau gizonezko eta bederatzi emakumezko talde izango dira, besteak beste, Italia, Portugal, Alemania, Errusia eta Danimarka. Espainiak uko egin ondoren parte hartu du Euskadik, ez baititu onartzen Europako Padel Federazioak antolatzen dituen lehiaketak.