
Teknei Zornotza STk lehen Zilarrezko LEB Kopa irabazi zuen, Sant Antoni Ibiza Feeling taldeari 66-64 irabazi ondoren bizkaiko Larrea pabiloian jokatutako finalean. Bizkaitarrek 14 puntuko desabantaila izan zuten, atsedenaldira iritsi baino lehentxeago. 60 urte baino gehiagoko historia duen euskal klub honek bere orririk garrantzitsuena idatzi du lehiaketa honetako txapelduna izateagatik. Zorionak!