
Taekwondoko Euskal Federazioak Ciudad de Avilés Txapelketaren seigarren edizioan hartuko du parte. Hemeretzi kirolari eta hiru entrenatzailerekin arituko da, Haur Poomsae eta Heldu Ofizialen kategorian.
Torneoa Asturiasko Taekwondo Federazioak eta Seo Kirol Elkarteak antolatu dute, eta azaroaren 13an izango da, 9:00etatik aurrera, Avilesko Quirinalaren kiroldegian. 300 kirolari baino gehiagok hartuko dute parte.