
Txuri-Berriko Oihane Otaegik eta Mikel Unanuek Jakan Bikote Mistoen Espainiako Txapelketa irabazi zuten, finalean Iparpolo Bikobi (Irantzu García eta Gontzal García) 2-8 gailendu ondoren. Gipuzkoako bikotea lehiaketako onena izan zen, eta inork ez zuen harekin topo egin. Dagoeneko badu Binakako Mistoen Munduko Txapelketarako sarrera.