Donostian aurkeztu dute goi mailako proiektua Augustako bi Master eta bost Ryder Cup (lau jokalari moduan eta bat kapitain moduan Medinah miraria delakoan) irabazi dituen Txema Olazabal golflari handiak, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendariak, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzaileak, Vicente Aurelio Sainz Golfeko Euskal Federazioko presidenteak eta Iñigo Manso Basozabal golf zelaiko presidenteak.

Txema Olazabalen eskuzabaltasuna, jakituria eta lana ardatz izango ditu egitasmoak, eta talde edo akademia forma hartuta, nabarmentzen diren euskal golflariei bultzada ematea izango du xede. Taldeak plangintza, laguntza tekniko eta gidaritza eta prestaketa fisikoa eskainiko dizkie jokalariari, helburua ez baita izango zuzenean diruz laguntzea, baizik eta jokalari profesional modura garatzen eta zirkuitu nagusienetara eta Olinpiar Jokoetara ailegatzen laguntzea.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad